244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 435/2013 jabari-espedientea

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken etendako traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 435/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Etxea eta kotxetegia, Fiteroko Camino del Cementerio kaleko 8an, honela osatua: beheko solairua eta bi metro, eta ixtegi txiki bat argi gisa erabiltzen dena, atzeko aldean. Azalera: ehun eta zazpi metro eta hogeita bost zentimetro. Mugak: eskuineko aldean, Miguel Igearen ixtegiko sarrera, ezkerraldean, Joaquín Aliagaren baratzea eta, atzealdean, Valentín Aliagaren baratzea.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut Tuteran, 2013ko azaroaren 4an.

Tuteran, 2013ko azaroaren 12an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1316202