4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA
Ediktua. 103/2013 prozedura
Aditzera ematen da epaitegi honetan 103/2013 hitzezko prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
Epaia:
Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.
Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari den 103/2013 hitzezko judizioko autoak aztertu ditu. Almacenes Generales para la Construcción S.A.k sustatu du, José María Ayala Leoz epaitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelariak lagunduta, auzi-ihesean diren Guillermo José Rodríguez Leónen eta David Salvatierra Abanen aurka, sozietateen administratzaileen aurkako erantzukizunezko ekintzak direla eta.
Epaitza:
Baiesten dut José María Ayala Leoz prokuradoreak, Almacenes Generales para la Construcción S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, Guillermo Rodríguez Leónen eta David Salvatierra Abanen (auzi-ihesean) aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, kondenatzen dut 564,26 euro ordaintzera, gehi sortutako interesak, epaiaren laugarren oinarriaren arabera.
Demandatukideak kostuak batera eta solidarioki ordaintzera kondenatzen ditut.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Epaile magistratua.
Eta Guillermo José Rodríguez Leóni eta David Salvatierra Abani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2013ko azaroaren 14an.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.
Iragarkiaren kodea: J1316205