4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 226/2013 prozedura
Alfonso Pérez Ruizek, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 226/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Daniel Carlos Ambrojo Aragoni, Elisa Undiano Garjoni, Navadim Pamplona, S.L.ri, Ariamain Calderon, S.L.ri, The House Beer Rotxapea, S.L.ri, Esteban Bermejo Beari eta Aramadi, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2013ko abenduaren 20ko 10:15ean, ager daitezen. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko abenduaren 12an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1317346