244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Enkante deialdiaren ediktua. 188/2012 prozedura

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkaria.

Bulego judizial honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 188/2012 prozeduran, hurrengo ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:

Higiezina: etxebizitza edo pisu bat, Iruñeko etorbideko bost zenbakia duen etxeko lehen solairuan, ezkerraldean, dagoena, D letran. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatua dago eta 8.634 finka da (2. inskripzioa).

Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 105.604,41 euro.

Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko otsailaren 5ean, 11:00etan, organo honen 3. Familia Salan (beheko solairua).

Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3154000005018812 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau:

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta Miguel Angel Díez Martin jaunari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko azaroaren 15ean.–Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1316251