244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1372/2012 hipoteka-betearazpena

Epaitegi honetan hipoteka betearazteko prozedura bideratzen ari da, eta horren gaineko esleipen-dekretua eman da. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Buildingcenter, S.A.U.ri (IFK A63106157 eta helbidea Bartzelonako Provençals kalea, 39) esleitzen zaio, 111.721 euroren truke, Añorbeko Nueva kaleko 13ko etxearen lehen solairuan eskaileretatik igoz ezkerraldean dagoen etxebizitza, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko 3711. liburukian, 37. liburuan, 178. orrian 2460 zenbakiarekin erregistratua. Erabaki da, halaber, deuseztatzea esleipena sorrarazi duen kargaren idatzoharra edo inskripzioa eta ondorengo inskripzio eta idatzoharrak, baita PZLaren 656. artikuluan aurreikusitako ziurtapenaren ondoren egiaztatuak ere.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke, bost eguneko epean.

Eta Guillermo Rivero Montoyari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko azaroaren 18an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1316203