244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

166/2013 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Osasuneko kontseilariak emana, Marina López Aldaz andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Anestesia eta Konorteratzearen “D” Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen du ezen erakundeko zerbitzuetako burutzetako titularrak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Marina López Aldaz andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Anestesia eta Konorteratzearen “D” Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari, eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko azaroaren 11n.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1315879