2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Etxeko laguntza zerbitzua emateko 2014ko tasak
Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko abenduaren 12ko bilkura berezian, aho batez erabaki zuen (aldeko 7 boto zituela) hasiera batean onestea Etxeko Laguntza Zerbitzuaren 2014ko tasak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Buñuelen, 2013ko abenduaren 13an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1317376