244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa. Alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, hau da, 2013ko azaroaren 27tik 29ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Juan Javier Remírez Lizuainen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena. Dekretu honen berri Udalaren Osoko Bilkurari ematea, lehenbiziko bilkuran. Orobat eta zuzenean interesdunari. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, sinatzen den egunean ondorioak izanen dituen arren.

Santsolen, 2013ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1316657