244. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa I. eta II. zabalgunetako barne eraberritzeko plan bereziko U.I. XV/ZOR-1 unitatean, 213. oinarrizko unitateari dagokionez (Erredentziokoak-Nafarroako Gobernua).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2013ko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 22-NOV-13 (7/CU).

“I. eta II. zabalgunetako barne eraberritzeko plan bereziko U.I. XV/ZOR-1 unitatean 213. oinarrizko unitateari dagokionez (Erredentziokoak-Nafarroako Gobernua) egin aldaketa hasiera batean onetsi zenez geroztik (JOB 7/UV, 2013-09-10ekoa) jendaurrean egoteko epea iragan denez horrnk gainean inoren alegaziorik jaso gabe,

ERABAKI DA:

1. Aldaketa behin betiko onestea I. eta II. zabalgunetako barne eraberritzeko plan bereziko U.I. XV/ZOR-1 unitatean, 213. oinarrizko unitateari dagokionez (Erredentziokoak-Nafarroako Gobernua), Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuak sustaturik.

2. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Determinazioak
eta hirigintzako araudia

“Proposatzen den erabilera berria ekipamendu publikoa da, eta hori Ogasuneko eraikinaren eta Herrilanetako eraikinaren ekipamendu publikoetarako azaleraren zabalgune gisa. Hona hemen proposatzen diren determinazio berriak:

–Erabilerak: planoaren arabera.

–Lerrokadurak: planoaren arabera.

–Solairu kopurua: planoaren arabera.

Determinazio hauek adierazten dira hirigintzako araudiaren fitxan eta eremuko hirigintzako araudi partikularraren fitxan; biak dokumentu hauetan sartu dira, eta haietan egiten diren zuzenketek ondorioa dute jarduketa eremu hau biltzen duen BEPBaren plano guztietan:

–2.1 eta 2.1.2 planoak. Kontserbazio proposamena.

–2.2 eta 2.2.2 planoak. Berritze proposamena.

–3.0 planoa. Udal Planeko erabilerak.

–3. eta 3.2 planoak. Erabilerari buruzko proposamena.

–5. planoa. Bide sistema, ekipamenduak eta espazio libreak.

Ekipamendu publikoen esparruan, mantendu eta finkatzen da ekipamendu pribatu erlijiosoaren erabilera Nafarroako Gorteen karrikako behe solairutik San Inazio elizako sotoan errauts-kutxategirako dagoen eremura gaur egun dagoen sarbidean.”

Plano hori pdf bidez erantsitako fitxa arautzailean dago.

Iruñean, 2013ko azaroaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Fitxa arautzailea

L1316683_0.pdf

L1316683_1.pdf

Iruñeko I eta II. zabalguneetako barne eraberritzeko plan berezia Hirigintzako araudi partikularraren fitxa. Jaulkipen data: 2012ko abendua. Iruñeko Udala.

L1316683_2.pdf

(1) Eskatzen ahal diren egokitzapenak baztertu gabe eraikina osorik zaharberritzen denean, etxebizitzak banatzen direnean edo handitzen direnean ezarritako sakonerarekin eta araudiarekin bat.

ERABILERA

MOTA

BK

Bizitegi kolektiboak

S

Salbuetsia

FBB

Familia bakarreko bizitegia

A

Atxikia

BBK

Behin-behinekoa

EIT

Etxesail itxia

M

Merkataritza

EIR

Etxesail irekia

BU

Bulegoak

BL

Blokea

Z

Zuzkidura

Iragarkiaren kodea: L1316683