2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
13/2013 aldaketa 2013ko aurrekontuan (42. espedientea). Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu gehikuntza
42/13 ESPEDIENTEA | ZENBATEKOA |
1-311-23002.–Lokomozioa, gizarte zerbitzuetako langileen dietak | 4.055,00 |
Finantzabidea: beheititze partziala gastuen kontu-saileko kredituan |
1-4513-46300.Uema-Udalerri euskaldun. mank.-ko kuotak | -4.055,00 |
Baztanen, 2013ko abenduaren 11n.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1317380