2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRUAZU
03. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu gehikuntza.
Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin 03/2013 aldaketa, kreditu gehikuntza baten bidezkoa, hasiera batean onesteko erabakia 2013ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2013ko aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
531 217 | Kreditu gehikuntza. Baso lanak | 6.140,37 |
GUZTIRA | 6.140,37 |
Diru-sarreretako kontu-saila hura finantzatzeko:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
| Diru-laguntza 2012-1013ko baso lanetarako | 2.376,42 |
| Diruzaintzako gerakina finantzaketa lotetsia duten gastuetarako. | 3.763,95 |
GUZTIRA | 6.140,37 |
Uharte Arakilen, 2013ko abenduaren 12an.–Alkatea, Peio Betelu Gamboa.
Iragarkiaren kodea: L1317379