1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 18an hartua, Román Felones Morrás jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buru izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 19.1 artikuluak ezartzen du erakundeko burua interes sozialak ordezkatzen dituzten kideen artean izendatuko dela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideen gehiengoak proposaturik.
Bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 30. artikuluak ezartzen du Gizarte Kontseiluko burua Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko dela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, 2013ko abenduaren 13an egindako bilkuran, Román Felones Morrás jauna aukeratu du Gizarte Kontseiluko buru.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Román Felones Morrás jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buru izendatzea.
2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari eta Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1317565