2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
21. eta 24. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko ekitaldiko aurrekontuko 21. eta 24. aldaketen espedienteak, kreditu gehikuntzak baitira.
Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Altsasun, 2013ko Abenduaren 4an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1316994