6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Ediktu bidezko jakinarazpena.
Berraztertzeko errekurtsoa jakinaraztea
Ezin izan da egin Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan aurreikusita dagoen jakinarazpena. Horrenbestez, ediktu hau argitaratu behar da aipatutako lege horren 59.5 artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.
Interesdunei jakinarazi behar zaie Iruñerriko Mankomunitatearen bulegoetara joan ahal izango direla ebazpenaren eduki osoaren berri izan nahi badute. Bulego horiek Iruñeko Chinchilla Jeneralaren kalearen 7.ean daude.
Argitaratutako ebazpen horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik zenbatzen hasita.
Iruñean, 2013ko abenduaren 4an.–Idazkaria, María Teresa Donázar Pascal.
ESPEDIENTEEN ZERRENDA
Espedientea: 2013/PCD-RECREP/000011. Izena: Ricardo Echarte San Martín jauna. Ebazpenaren zenbakia eta data: 324/2013 Ebazpena, 2013ko urriaren 16koa. Erabakia: 33448061 espediente zenbakiko lau premiamendu probidentziaren aurka Ricardo Echarte San Martín jaunak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa aintzat hartzea.
Iragarkiaren kodea: L1317101