1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 29an hartua. Honen bidez ondoko Udalez gaindiko Plan Sektoriala jendaurrean jarri eta entzutea emateko aldia handitzen da: Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko plana. NASUVINSA sozietate publikoa da sustatzailea.
Nafarroako Gobernuak 2014ko irailaren 17an hartutako erabakiaren bidez, adierazi zen Udalez gaindiko Plan Sektoriala zela honako hau: Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko plana. NASUVINSA sozietate publikoak sustatu zuen.
Erabaki hori 2014ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an.
Espedientea, Ingurumen ondorioen azterlanarekin batera, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legean eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakorekin bat, jendaurrean jarri eta jarduketa horiek ukituko dituzten eremuetako udalei entzutea ematen ari zaie, hogeita hamar egunez.
2014ko urriaren 28an, sustatzaileak agiri berri bat aurkeztu du, memoria bat, non zuzendu baitira Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70 ter. artikuluak eskatzen duen jabeen zerrenda, eta non azterlan ekonomiko bat sartu baita, exekuzio unitateak mugatzeko. Orobat, araudiko agiri berri bat aurkeztu da, akats batzuk zuzendu dituena.
Horrenbestez, Sustapeneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak
ERABAKI DU:
1. Ondoko Udalez gaindiko Plan Sektoriala jendaurrean jarri eta entzutea emateko aldia handitzea, 25 egunez, ondorio guztietarako: Galar eta Zizurko udal mugapeetan, Gendulain izeneko alderdian, bizitegi eremu bat garatzeko plana. NASUVINSA sozietate publikoa da sustatzailea.
Espedientea ikusgai egonen da interesdunen eskura, Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Iruñeko Alhondiga kalea, 1, 1. solairua 31002), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.
Era berean, agiria kontsultatu daiteke, Sustapen Departamentuko web orriaren “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalean: http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Vivienda+y+Ordenacion+del+Territorio/Acciones/.
Halaber, ingurumen arloko ebaluazio estrategikoaren prozeduraren ondorioetarako, Ingurumen ondorioen azterlana interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña).
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau igortzea honako hauei: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, Gizarte Politiketako Departamentuko Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzua, Sustapen Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusia, Etxebizitza Zerbitzua eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Babes Zibilerako Zuzendaritza, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzua eta Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua, Osasun Departamentuko Osasun arloko Ikerketa, Berrikuntza eta Prestakuntzarako Zerbitzua eta Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua.
4. Erabaki hau jakinaraztea Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari, Ebroko Ur Konfederazioari, Iruñerriko Mankomunitateari, Galar eta Zizur zendeetako udalei eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko urriaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1414533