240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 15. EPAITEGIA

Judiziorako eta galdeketarako zitazio ediktua. 1228/2013 prozedura

Zitatzeko agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 15. Epaitegia.

Zein auzitan: 1228/2013 judizioa, Miguel Angel Gallego Martinek sustatua, kontratuaren suntsiarazpena dela-eta.

Zitatuak: Integración de Servicios Auxiliares S.A., aipatu judizioan alderdi demandatua den aldetik.

Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta kasua bada, judizioko egitate eta inguruabarren gainean Integración de Servicios Auxiliares S.A.k eskatutako galdeketari erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.

Non eta noiz agertu behar duen: Epaitegi honetan, Princesa, 3, 28008 P.K., 5. solairuan dagoen 5C judizio-aretoan, 2014ko urtarrilaren 7ko 10:50ean.

Legezko ohartarazpenak.

1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).

Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 59. artikulua).

2.–Erabili nahi diren frogabide guztiak eraman behar dira judiziora (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82.2 artikulua).

3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa badu, hala adierazi behar zaio epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 21.2 artikulua).

4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez badu, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu bere kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 91. artikuluari dagokionez).

5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.

Zitatuak autoak aztertzen ahalko ditu Epaitegiko Idazkaritzan, judizioa egiten den egunera arte.

Madrilen, 2013ko azaroaren 27an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1316938