2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, Musika Eskolako hainbat espezialitatetako irakasle lanpostuak aldi baterako kontratuaren bidez betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osa dadin, Eguesibarko Udalaren Musika Eskolan sortzen diren beharrei erantzutearren
Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko urriaren 28an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen:
Oinarriak
1. Xedea.
Deialdi honen xedea da Musika Eskolako hainbat espezialitatetako irakasleen zerrenda hautaproben bitartez osatzea, Eguesibarko Udalaren Musika Eskolan sortzen diren beharrei erantzutearren. Espezialitate hauek: eskusoinua, harmonia, kantua, zeharkako txirula, gitarra klasikoa, musika hastapena, musika hizkuntza, perkusioa, biolina eta biolontxeloa.
Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.
Nolanahi dela ere, kontuan hartuko da ba ote den inor Musika Eskolako irakasle lanpostuan, behar den espezialitatekoan, lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe gelditu denik; izan ere, azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.
2. Parte-hartzaileen betebeharrak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Musikako goi mailako titulua, dagokion espezialitatekoa, izatea edo hura eskuratzeko baldintzetan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. “Musika hastapena” hautatuz gero, edozein espezialitatetako Musikako goi mailako titulua frogatu beharko da.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
3. Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Garajonay kalea, 1, 31621 Sarriguren), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.
Eskabideak I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira, eta horietan adierazi beharko da hautatu den espezialitatea edo hautatu direnak zein diren.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Musikako goi mailako tituluen (edo tituluaren) eta nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko dute.
3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.
4. Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.
Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta hura Eguesibarko Udalaren iragarki oholean argitaratuko da (Garajonay kalea, 1 - 31621 Sarriguren) baita haren webgunean ere (www.valledeegues.com).
Egun horretatik aitzina, izangaiek bortz egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
Erreklamazioak aurkezteko epea burutu eta haiek ebatzi ondoan, Udaleko alkateak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratzeko aginduko du, hautaprobak egiteko deialdi honetan aipatzen diren eguna eta tokia adierazita.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren iragarki oholean eta webgunean argitaratuko da, deialdi honetan aipatzen diren hautapen probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.
6. Epaimahaia.
6.1. Honako kide hauek osatuko dute epaimahaia, baina izangai onartuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehazten ahalko da behin betiko osaera:
Mahaiburua: Eguesibarko Udaleko alkatea.
–Mahaiburuaren ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Jaietako zinegotzi eskuordetua.
Lehen mahaikidea: Laura Celaya, Eguesibarko Musika Eskolako zuzendaria.
–Lehen mahaikidearen ordezkoa: Musika Eskola bateko irakasle bat.
Bigarren mahaikidea: Ioseba Baztán Goyeneche, Musika Eskolako ikasketaburua.
–Bigarren mahaikidearen ordezkoa: Musika Eskola bateko irakasle bat.
Hirugarren mahaikidea: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
–Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, hark izendatua.
Mahaikide idazkaria: Jesús Miguel Monteano Sorbet, Eguesibarko Udaleko idazkaria.
–Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Cristina Condearena Ansoáin, Udalaren aholkulari juridikoa.
6.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Eguesibarko Udalaren Zerbitzu Orokorren Alorrari eman beharko diote horren berri.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
6.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.
6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7. Hautaproben bilakaera eta balorazioa.
7.1. Honako proba honen bidez eginen da hautaketa:
–Proba praktikoa. Hautatu den espezialitateko klase bat ematea, gehienez ere 15 minutuz, Musika Eskolako edozein mailatan matrikula egina duen ikasle bati edo ikasle talde bati. Ikasleak izatea ezinezkoa bada, epaimahaiari emanen dio klasea. Nolanahi ere, epaimahaiak proba bukatutzat ematen ahalko du bidezko iruditzen zaionean.
Alderdi hauek baloratuko dira: komunikazioa, ikaslearekiko (edo klasearen hartzaileekiko) harremana, aurkikuntza bidezko ikaskuntza, musikako adibideen erabilera, eta baliabide eta estrategia ezberdinen erabilera musikako helburua erdieste aldera, baita epaimahaikoei egokiak iruditzen zaizkien beste batzuk ere.
Probak 50 puntuko kalifikazioa izanen du gehienez, eta bazterturik geldituko dira gutxienez ere 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.
7.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
7.3. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
8. Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta deia.
8.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Eguesibarko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten azken puntuazioaren hurrenkeran, eta alkateari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.
Berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.
8.2. Gainditu duten izangaiei deitzen ahalko zaie, Eguesibarko Udaleko Musika Eskolan sortzen diren beharren arabera, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraikiz.
8.3. Izangaiei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian, 3. idatz-zatian, ezarritakoa (Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).
8.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
9. Errekurtsoak.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko urriaren 28an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
I. ERANSKINA
Izena: ......................................., NANa/nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea, hilabetea, eguna): ............, nazionalitatea: ................, egungo helbidea (kalea, zenbakia, eskailera, solairua): ................................................................, herria: ..............., posta kodea: ...................., sakelako telefonoa: ............., telefono finkoa: ...........
ADIERAZTEN DUT:
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Hautatutako espezialitateei buruz deialdian eskatzen diren tituluen jabe naizela, eta titulu horiek aurkeztu ditudala.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
–Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
–Minusbaliatua naizela frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUT:
Musika Eskolako irakasle lanpostuak aldi baterako kontratuaren bidez betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdian onar nazatela (.........(e)ko ....... zk.dun Nafarroako Aldizkari Ofiziala), espezialitate hauetan: .................................................................................................................................................................
Sarrigurenen (Eguesibar), 20... (e)ko .............aren .......... (e)an
(Sinadura)
Iragarkiaren kodea: L1316449