4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 15/2013 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000015/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko; ebazpen horren bidez, alderdiei dei egitea erabaki da, 2014ko urtarrilaren 9an ager daitezen, 09:10ean, haien eskubideari dagokiona alegatu eta froga dezaten betearazpenpeko alderdiak betearazpena handitzeari buruz planteatutako intzidente arazoaren gainean; ohartarazten zaie baliatu nahi dituzten eta ekitaldian gauzatu daitezkeen frogak aldean dituztela agertu beharko dutela.
Eta Itepe Producciones Audiovisuales, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Ohartarazten zaio ekitaldia egin eginen dela, bera agertu edo ez.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2013ko abenduaren 4an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1317060