4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko 244/2013 prozedura
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000244/2013 betearazpen-prozeduran autoa eta dekretua eman dira gaurko egunean, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.
Eta Conveniencia y Hostelería S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2013ko azaroaren 20an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1316378