240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 923/2013 prozedura arrunta

Mª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 923/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Hidrofutur, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan 2014ko otsailaren 26ko 10:00etan 103. judizio-aretoan (1. solairua) ager dadin adiskidetze ekitaldia eta/edo judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko azaroaren 22an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1316518