240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

808/2013 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen 2013ko azaroaren 18ko Erabakia, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legea partzialki aldatzen duen abuztuaren 7ko 28/2013 Foru Legearen gainekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.

Urtarrilaren 7ko 1/2000 Lege Organikoak aldatu zuen Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33. artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2013ko azaroaren 18an harturiko Erabakia, ebazpen honi eranskin gisa gehitua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2013ko azaroaren 21ean.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

ERANSKINA

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordearen Erabakia, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legea partzialki aldatzen duen abuztuaren 7ko 28/2013 Foru Legearen gainekoa.

Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak erabaki hau hartu du:

1. Negoziazioak hastea Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa, S.M.P. izeneko sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legea partzialki aldatzen duen abuztuaren 7ko 28/2013 Foru Legea dela-eta agertutako desadostasunak konpontzeko.

2. Lan talde bat izendatzea, Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatzeko.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, manuan berean aipatzen diren ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: F1316370