240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Miguel Ignacio Iturbide Señasek eskaturik Eurobogar Sociedad Limitadaren aurka bideratu den 39/2012 betearazpen-prozeduran, erabaki da enkante bidez honako ondasun honen besterentzea egitea:

–Ondasuna: 7092CMY matrikula duen ibilgailua.

–Gordeta dagoen tokia: Foruzaingoaren egoitzan (Iruñeko Fuente de la Teja kalea, z.g.).

–Balorazioa: 1.100,00 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko urtarrilaren 15ean, 13:00etan, organo honetako bulegoetan.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarriko da enkantea.

–Enkantearen baldintzak eta informazioa:

1. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza guztiak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3159000064003912 kontuan, ondasunak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

2. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

3. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

4. Betearazleen edo legezko erantzule solidario edo subsidiarioen alde eskuratzea edo esleitzea bakarrik egin daiteke hirugarrenendako lagapen gisa (LJALaren 266. art.).

5. Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

6. Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

7. Epaitegi honetako Idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori Idazkaritzan ikusgai dago eta bera onartu behar da, ez baitago beste bat eskatzeko eskubiderik (PZLaren 670.1 artikulua).

8. Enkantea eman gabe gertatuz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek, eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe komuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da (LJALaren 264. artikulua).

9. Errematearen prezioa PZLaren 654. artikuluaren 1. idatz-zatian adierazitako helbururako erabiliko da, hots “alderdi betearazleari emango zaio, agindutako betearazpenaren kopuruaren kontura, eta, prezioak kopuru hori gainditzen badu, gerakina auzitegiaren esku utziko da, alderdi betearazleari azkenean zor zaiona eta betearazpenaren kostuen zenbatekoa likidatu arte”.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpeko alderdiari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2013ko azaroaren 26an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1316778