4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Enkanterako deialdia
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Maria Cristina Fanlo Nuinek eskaturik Navarra 2000 Alimentación, S.L.ren aurka bideratu den 0000194/2011 betearazpen-prozeduran, erabaki da enkante bidez honako ondasun hau besterentzea:
–Ondasuna edo ondasun lotea: Ford Focus ibilgailua 8359FWK.
–Gordeta dagoen tokia: Eguesibarko Udalaren ibilgailu-biltegia.
–Balorazioa: 2.500,00 euro.
Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko urtarrilaren 9an, 13:00etan, organo honen 104. judizio-aretoan (lehen solairua).
Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.
Enkantea egiteko, baldintza hauek bete behar dira:
Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 0030-8025 kontuan (prozeduraren erreferentzia 0030 1846 42 0005001274), hain zuzen, 3159 0000 64 0194/11 kontzeptua jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.
Hirugarrena.–Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.
Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
Zazpigarrena.–Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.
Zortzigarrena.–Enkantea eman gabe gertatuz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek, eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe komuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da. (LJALaren 264. artikulua).
Bederatzigarrena.–Errematearen prezioa PZLaren 654. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan adierazitako helbururako erabiliko da: “1.–Errematearen prezioa alderdi betearazleari emango zaio, agindutako betearazpenaren kopuruan, eta, prezioak kopuru hori gainditzen badu, gerakina auzitegiaren esku utziko da, alderdi betearazleari azkenean zor zaiona eta betearazpenaren kostuen zenbatekoa likidatu arte. 2.–Kasuan-kasuan izan daitekeen gerakina betearazpenpeko alderdiari emango zaio, ondasunak nahitaez diru bihurtu, eta alderdi betearazleari zor zaion guztia eta kostuak ordaindu ondoren”.
Hamargarrena.–Epaitegi honetako Idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori Idazkaritzan ikusgai dago eta bera onartu behar da, ez baitago beste bat eskatzeko eskubiderik (PZLaren 670.1 artikulua).
Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko azaroaren 27an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1316777