4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 275/2013 ofiziozko prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000275/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Adiskidetze-ekitaldirako eta, hala badagokio, judiziorako zitazioa egitea. Bi ekitaldiak 2014ko otsailaren 11ko 10:45ean eginen dira, 104. judizio-aretoan (San Roke kalea, 4, lehen solairua, Iruña), bata bestearen atzetik.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.
Eta Teresa de Jesús Pereira de Barriosi eta Constantin Gina Rodicari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, ageri diren ohartarazpenak barne, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.
Iruñean, 2013ko azaroaren 15ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1316253