4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Enkante publikoa. 1113/2012 hipoteka-betearazpena
Aranzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkari judizialak.
Bulego judizial honetan bideratzen ari den 0001113/2012 hipoteka betearazpenean, hurrengo ondasuna enkante bidez besterentzea erabaki da:
Higiezina: beheko solairuko lokala, Iruñeko Gazteluko plazako 32. zenbakiko etxean.
Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 721.113,31 euro.
Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2014ko urtarrilaren 30ean, 10:30ean, organo honen bulegoetan.
Enkantearen baldintzak eta informazioa:
1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik eza.
3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek betebehar hauek izanen dituzte:
a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santanderren 2757000006111312 kontuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
7. Edukitza-egoerari dagokionez, autoetan ez da ageri.
8. Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezinak ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko. Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegien errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoei jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago. Eta jasota geldi dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2013ko azaroaren 26an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1316593