2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko plantilla organikoa.. Behin betiko onespena
Batzarrak, 2013ko urriaren 28an, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa, eta hori 2013ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2014ko plantilla organiko hori.
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %28,72. Bateraezintasunekoa: %35. Mankomunitatekoa: %10.
Lanpostua: kontu-hartzailea. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %28,72. Bateraezintasunekoa: %35.
Sarbidea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 12. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.
Lan-kontratudunak
Lanpostua: administraria. Kopurua: 1. Maila: C. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %31,27.
Sarbidea, martxoaren 24ko 1/95 Legegintzako Errege Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ("enpresaren ondorengotza").
Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 3. Maila: D. Taldeko osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %31,27. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Langileen izenen zerrenda
Izena: José María Azanza Ruiz de Erenchun. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Antzinatasuna: 1984/07/09.
Izena: Fernando José Muruzabal Echeverría. Maila: A. Lanpostua: kontu-hartzailea. Antzinatasuna: 1981/04/13.
Izena: Eva Santesteban Arana. Maila: C. Lanpostua: administraria. Antzinatasuna: 1996/06/17.
Izena: Marta Ozcoidi Iribarren, antzinatasuna: 2002/02/25; María Agustina Nagore Tirapu, antzinatasuna: 1999/01/04; Montserrat Elizalde Flamarique, antzinatasuna: 1991/07/03. Maila: D. Lanpostua: administrari laguntzailea.
Behin betiko onespen honen kontra uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluko 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.
Obanosen, 2013ko abenduaren 9an.–Mankomunitateko burua, José Alberto Valencia Trueba.
Iragarkiaren kodea: L1317116