240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2014ko karga-tasa. Behin betiko onespena

2014rako karga-tasen hasierako onespena 2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an. Jendaurreko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta hasiera batean onetsitako aldaketak ondorio juridikoak sor ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea beterik.

Errekurtsoak: erabaki irmoaren kontra, honako errekurtso hauek aurkez daitezke: zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei edo Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bakoitzari bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan xedatuari jarraikiz, bi hilabeteko epean, hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, eta gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Pitillasen, 2013ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Amador Jiménez Herrero.

Iragarkiaren kodea: L1317119