2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL CUENDE
Aldaketa, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Murillo El Cuendeko Udalak, 2013ko abuztuaren 22an egin bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean.
Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da Udalak 2013ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran. Orain, osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arradan (Murillo el Cuende), 2013ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Jesús María Mar Itúrbide.
Eranskina
Murillo el Cuendeko Udalak, 2013ko azaroaren 21ean egin bilkuran, ondotik ematen diren erabakiak hartu zituen:
“Aho batez erabaki da:
1.–Behin betiko onestea Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa, alderdi hauetan:
a) Ordenantzaren titulua honela agertuko da: ‘Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan, interes orokorrekoak izan edo herritar frankori interesatzen zaizkien edo eragiten dieten hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena’.
b) 3. artikuluak testu hau izanen du: ‘3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.
Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak’.
c) 5. artikulua kendu egin da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiek erabat baliogabetu baitute.
2.–Testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3.–Erabakitakoa igortzea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Iragarkiaren kodea: L1316501