2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
7. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin zazpigarren aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
6. kapitulua: 3.500,00 euro.
Guztira: 3.500,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
7. kapitulua: 2.024,79 euro.
8. kapitulua: 1.475,21 euro.
Guztira: 3.500 euro.
Mendigorrian, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.
Iragarkiaren kodea: L1317107