240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Hirigintzako hitzarmena Muskizko Kontzejuarekin. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2013ko azaroaren 29ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Muskizko Kontzejuarekin sinatzekoa den hitzarmena, Itsasonea etxea erabili eta kudeatzeko.

Hitzarmen hori argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. eta 81. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Imotzen, 2013ko azaroaren 7an.–Alkatea, José Angel Iturralde Vildarraz.

HITZARMENA

Etxalekun, 2013ko abuztuaren 30ean.

Bildu dira:

Alde batetik, José Angel Iturralde Vildarraz jauna, Imozko Udaleko alkate udalburua; egintza horretarako ahalmena espresuki jasoa du 2011ko ekainaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Beste aldetik, Alfredo Alzueta Unzue jauna, Muskizko Kontzejuko burua; egintza horretarako ahalmena espresuki jasoa du 2011ko ekainaren 11ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Adierazi dute:

1. Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 10. artikuluak ezartzen du Toki Administrazioak eta gainerako administrazio publikoek beren arteko harremanak egokitu eginen dituztela, betebehar hauen arabera: elkarri informazioa ematea, lankidetza, koordinazioa eta bakoitzaren eskumen esparruarekiko errespetua; orobat, toki entitateek beren eskumenak koordinatu beharko dituzte beren artean eta, bereziki, gainerako administrazio publikoetakoen artean, tokiko jarduerak edo zerbitzuak entitateen interesetik harantzagokoak direnean, administrazio horien interesetan eragin nabarmena dutenean edo horien interesen osagarriak direnean edo haiekin bat datozenean.

2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 4. artikuluak ezartzen duenez, Toki Administrazioa osatzen duten entitateek lankidetzan aritu beharko dute eta elkarri laguntza eman, beren eskumenen lurralde esparrutik kanpora egin behar diren egintzak gauzatzeko.

3. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 70. artikuluan oinarriturik, Nafarroako toki entitateek hitzarmenen edo akordioen bidez gauzatzen ahalko dute beren arteko lankidetza, horrela obrak elkarrekin egiteko, zerbitzu komunak emateko edo ondasun eta instalazioak batera erabiltzeko.

Klausulak:

–Hitzarmenaren xedea:

Lehenbizikoa.–Muskizko Kontzejua Imozko 1. poligonoko 1. lurzatian dagoen finkaren jabea da, hitzarmen honen eranskin gisa aurkeztu den lurzati zedularen arabera, eta ezaugarri hauek ditu:

POL.

LURZ.

SUBA

HIRI UNITATEA

URTEA

SIG

KALEAREN IZENA

MINF

ERABILERA

LURZATIAREN AZAL.

UNITATEAREN AZAL.

UNITATEAREN BALIOA

1

1

1

1

1850

CL

SAN MARTIN

BS

UKUILUA-ARTEGIA

263

157

0,00

1

1

1

2

1850

CL

SAN MARTIN

1

ETXEBIZITZA

263

204

30.263,73

1

1

1

3

1850

CL

SAN MARTIN

2

GANBARA

263

526

26.267,69

1

1

1

4

1850

CL

SAN MARTIN

BS

UDALETXEA

263

74

0,00

1

1

1

5

1850

CL

SAN MARTIN

BS

ERAIKUNTZA BEREZIA

263

15

1.548,26

1

1

1

6

1850

CL

SAN MARTIN

1

ETXEBIZITZA

263

75

0,00

Bigarrena.–Hitzarmen honen bidez, Muskizko Kontzejuak eraikin horren jabetza laga nahi dio Imozko Udalari, osorik zaharberritzeko; hala, lehenbiziko solairuan alokairu sozialeko hiru etxebizitza eginen dira, beheko solairuan trastelekua, erabilera anitzeko gela eta Muskizko Kontzejuarendako Kontzejuko etxea/elkartea izanen dira, eta azken hori, zaharberritze lanaren ondoren, Kontzeju honen jabetzapean geldituko da, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduari jarraikiz, ondasun horien erabilerari eta xedeari dagokienez.

Toki Araubidearen arloan indarra duten legezko xedapenen Testu Bategineko 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, alde parte-hartzaileek hitzarmen hau sinatu dute, aipatu eraikina laga, zaharberritu eta kudeatzeko, honako xedapen hauei jarraikiz:

Xedapenak:

Lehena.–Muskizko Kontzejuaren konpromisoak.

Muskizko Kontzejuak, bidezko espedientearen ondoren eta hitzarmen honen esparruan, lehenbiziko azalpen atalean deskribatutako eraikinaren jabetza lagako du, bai bertan eginen den zaharberritze laneko gastuaren bai ondoren Kontzejuko areto berriaren jabetza lagatzearen kontraprestazio gisa.

Bigarrena.–Imozko Udalak hartzen dituen konpromisoak.

1. Imozko Udala arduratuko da eraikinaren zaharberritze osoaren gastuaz, bai eta lehen solairuan hiru etxebizitza egitearen eta beheko solairuan trastelekuak, erabilera anitzeko gela eta Muskizko Kontzejuarendako Kontzejuko etxea/elkartea egitearen gastuaz ere, eta, orobat, bigarren solairuko erabilera anitzeko gelarenaz, eranskinean ageri den moduan:

–Estalkia eta fatxadak zaharberritzea:

–Beheko solairua egokitzea Kontzejuaren aretoa, erabilera anitzeko gela eta lehen solairuko etxebizitzetarako sarbidea egiteko.

–Lehen solairua egokitzea 70 eta 50 m²-ko hiru etxebizitza egiteko.

2. Horren ordainetan, eraikinaren jabetza Imozko Udalaren izenera pasatuko da, eta eskrituran jasoko du, hitzarmen hau sinatu eta hilabeteko epean gehienez. Eskritura horretan espresuki agertuko da Muskizko Kontzejuaren jabetza eskubidea, laugarren xedapenean jaso dena, eta, horretarako, jabekidetasuna eratuko da jabetzaren banaketa horizontalaren bidez.

3. Udalak berariazko kontabilitatea eginen du zaharberritzearen eta horren ondoren eraikina kudeatzearen gainean.

4. Imozko Udalak alokairurako erabiliko ditu aipatu etxebizitzak, interes orokorraren arabera komenigarritzat jotzen duen araubidea ezarriz horretarako. Kontzejuarekin batera adostuko dira baldintzak. Behar bezala justifikatutako inguruabar ekonomikoek eskatzen badute, Udalak bidezkoa izanen du etxebizitza horietakoren bat edo guztiak saltzea. Hori eginez gero, jabeak eraikinaren jabekide bihurtuko lirateke, ezarriko litzatekeen moduan eta legozkiekeen kuotak ordainduz.

5. Imozko Udalak eraikinaren kanpoaldeko plazaren egokitzapen lana eginen du, eta aurreikusi den Kontzejuko Aretorako sarbide bereizi bat.

Hirugarrena.–Kontzejuaren eskubideak.

Hitzarmen honetan oinarriturik, Muskizko Kontzejuak eraikinean egitekoa den Kontzejuko aretoaren/elkartearen jabetza izanen du, eta salbuetsita egonen da jabetza horizontaleko araubideko elementu komunen gainean dagozkion kuoten ekarpenetatik; izanen duen gastu bakarra ur, argi edo berokuntza kontsumoei eta barneko mantentze-lanei dagokiena izanen da. Eskubide hori eskrituran jaso daiteke modu independentean. Dena den, Kontzejuko etxea/elkartea funtzionamenduan jartzeko behar diren altzariak Kontzejuaren gain egonen dira.

Eraikinaren xede den jardueran sortzen ahal den edozein gainbalio, dela alokairuengatik dela salerosketengatik, erdibana banatuko da Udalaren eta Kontzejuaren artean. Ondorio horietarako, gainbaliotzat joko da egindako inbertsioa erabat berreskuratu ondorengo edozein mozkin, betiere hurrengo xedapenean agertzen den moduan.

Gainbalioak banatzeko araubide horrek indarrean segituko du baita Kontzejuak eraikinaren jabetza osoa berreskuratu ondoren ere, egindako inbertsioa berreskuratu eta gero.

Laugarrena.–Itzultzea.

Imozko Udalak egina duen inbertsioa berreskuratu duela esan daitekeen unetik aurrera, Kontzejuak lagatako eraikina bere onurarako itzultzen ahalko da eta, hala, Itsasonea etxearen jabari osoa hartuko luke berriz ere. Horretarako Kontzejuak, une hori iristen denean, hitzarmenaren amaiera iragartzeko erabakia onetsi beharko du, eta espresuki azaldu beharko du berreskuratutako inbertsioaren inguruabarra. Horri begira, beharrezkoak iruditzen zaizkion datuak eska diezazkioke Udalari. Udalak gai horri buruzko datu egiaztagarriak emateari uko egiten badio Kontzejuaren eskaera jaso eta hilabeteko epean, titulartasuna aldatzeko gaitasuna eskuratuko du, dagozkion ondorioekin.

Ondorio horietarako, egindako edo berreskuratutako inbertsiotzat joko da honako hauen batura: Itsasonea etxearen zaharberritze lanetako gastu osoa, mantentze-lanetako gastuak, aurreragoko obrak (egin ahala hitzarmenaren eranskin gisa txertatu beharko dira) eta finantza gastuak. Mantentze-lanen gastuak edo obra berriak Imozko Udalaren erabakiz eginen dira, sortzen diren beharren arabera. Finantziazio beharrik izan ez duten inbertsio guztiak eguneratu egin beharko dira KPIa aplikatuz egindako inbertsioaren kalkulu datan.

Bosgarrena.–Baliogabetzea.

Hitzarmen hau baliogabetzeko arrazoiak: hitzartutako betebeharrak osorik edo hein batean ez betetzea eta horiek gaizki betetzea, beharrezkoak diren legezko betebeharretatik eta administrazio baimenetatik heldu direnak barne. Baliogabetze horren aurretik abisua emanen da.

Baliogabetzearen ondorioz, ez betetzearen erantzukizuna Udalari egozten ahal bazaio, eraikinaren jabetza, izaten ahal diren berrikuntza guztiak barne, Kontzejuaren eskura pasatuko da. Aitzitik, ez betetzea Kontzejuari egozten ahal bazaio, eraikinaren jabetza Kontzejuaren eskura pasatuko da, baina bere gain hartu beharko du Udalak sortutako gastu berreskuraezinengatiko kalte-ordainak ematea.

Seigarrena.–Hitzarmen hau eskritura publikoan jasoko da, eta Imozko Udalari dagokio horretarako egin beharreko kudeaketa guztiak ordaintzea.

Zazpigarrena.–Aldeek espresuki uko egiten diote izaten ahal duten edozein foru edo jurisdikziori eta, hitzarmen honen inguruan sortzen diren arazoak ebazterakoan, indarra duen legediaren menean jarriko dira.

Zortzigarrena.–Hitzarmen honen iraupen epea helburuak bete artekoa izanen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 70.2 artikuluari jarraikiz.

Eta adostasuna erakutsiz, hitzarmen hau sinatu dute goian aipatu tokian eta egunean. Horren fede ematen dut, idazkaria naizen honek.

Iragarkiaren kodea: L1316371