240. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Enplegua sustatu beharrez enpresei laguntzak ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2013ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Enplegua sustatu beharrez enpresei laguntzak ematea arautzen duen udal ordenantzan. 2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen testua:

3.5. artikulua. Honela dioen lekuan: lanpostuak sortzea gutxienez ere urtebetez eta lanaldi osoan, baldin eta pertsonak Uharten erroldaturik badaude eta bertan bizi badira 2012ko urtarrilaren 1az geroztik.

Honela behar du: 3.5 artikulua: lanpostuak sortzea gutxienez ere urtebetez eta lanaldi osoan, edo lanaldiaren %75eko edo hortik gorako lanaldi partzialean, baldin eta pertsonak Uharten erroldaturik badaude eta bertan bizi badira 2012ko urtarrilaren 1az geroztik.

Uharten, 2013ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1316895