114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2014ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda, 2014ko abenduaren 31koa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan baita, behin betiko onetsi dira 2014ko plantilla organikoa eta 2013ko abenduaren 31n zeuden funtzionarioen izenen zerrenda. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 28an.

2014KO PLANTILLA ORGANIKOA

1.
Funtzionarioak

a) Lanpostua: idazkaria. (1). Lansariaren maila: A. Lanpostuko osagarria: %43,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

b) Lanpostua: administrari laguntzailea. (1). Lansariaren maila: D. Lanpostuko osagarria: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aldi baterako lan-kontratudunak.

a) Lanpostua: administrari laguntzailea (Herritarrarendako zerbitzuak) (1). Lansariaren maila: D. Sarbidea: oposizioa.

b) Lanpostua: aisiarako natur eremuko zaindaria. (1). Lansariaren maila: D. Sarbidea: oposizioa.

c) Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. (3). Lansariaren maila: D. Sarbidea: oposizioa.

2.
Funtzionarioen izenen zerrenda, 2013ko abenduaren 31koa

a) Idazkaria: Saturnino Mauleón Hita. Egoera: jardunean. Maila: A. Gradua: 5.a. Sarrera-data: 1984-04-01.

b) Administrari laguntzailea: María del Carmen Andueza Murguialday. Egoera: jardunean. Maila: D. Gradua: 4.a. Sarrera-data: 1992-04-01.

Ameskoabarrenean, 2014ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Diego Arturo Urra Velasco.

Iragarkiaren kodea: L1408221