2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANO
2014. urteko udal zergen karga tasak
Aranoko Udalak, 2013ko azaroaren 28an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:
1.–2014. urteko udal zergen karga tasak ondoren zehazten den moduan onartzea, 2013 urteko berdinak, hau da:
1.1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,32 izanen da.
1.2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,80 izanen da.
1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4 izango da.
1.4. Hirulurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legearen tarifei, %3,1 eta %15 urte guztietarako aplikatzea.
1.5. Jarduera Ekonomikoen Zerga: tarifei 1,4 aplikatzea.
1.6. Zirkulazio Zergaren tarifak aplikatzea.
2.–Erabaki honek 2014. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
3.–Hau guztia jakinarazten da eta, behar diren ondorioetarako, Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Aranon, 2013ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.
Iragarkiaren kodea: L1317084