2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AÑORBE
Desjabetzearen hasiera eta urbanizazio obren proiektuaren hasierako onespena
Añorbeko Udalak, 2013ko azaroaren 22an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, Udalbatzako kideak bat etorrita:
“Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea Añorbeko Udal Plan Orokorreko SG16 Sistema Orokorra urbanizatzeko obren proiektua, Suma Arquitecturak prestatu duen proiektu teknikoaren arabera, administrazio espedientean baitago.
Bigarrena.–Añorbeko Udal Plan Orokorreko SG16 Sistema Orokorrak ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko prozedura hastea, onura publikoa eta okupatu beharra deklaratuz, berean agertzen baita, aipatu sistema orokorra sortu zuen Udal Plan Orokorreko antolamenduko egiturazko determinazioetako aldaketa behin betiko onestearen ondorioz, hori Udal Plan Orokorrak definitu duen bide publikoen Sistema Orokorraren barnean sartu baita. Halaber, adierazi da desjabetze espedientea tramitatuta Nafarroako Gobernuari eskatuko zaiola ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala.
Hirugarrena.–Hasiera batean onestea Añorbeko Udal Plan Orokorreko SG16 Sistema Orokorrak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, erabaki honen eranskinean baitago.
Laugarrena.–Urbanizazio obren proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, erabaki hau eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Añorbeko Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietako batean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrek eta bestelako interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, zerrendan egindako akatsak, egin badira, zuzentzeko edo edukiari edo formari dagozkion arrazoiengatik, okupatu beharraren kontra agertzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 19. artikuluari eta dagokion erregelamenduan harekin bat heldu direnei jarraikiz.
Bosgarrena.–Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei.
Añorben, 2013ko azaroaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.
KATASTROKO LURZATIA | HELBIDEA | LURZATIAREN AZALERA (m²) | UKITUTAKO AZALERA (m²) | TITULARRA | EGOERA JURIDIKOA | BALORAZIOA (euro/m²) |
1. poligonoko 97. lurzatia | Campanas kalea, zk.g. | 1.026,39 | 36,82 | Joaquín Lizarraga Iribarren NANa: 15701834X (%100) | Ez dago jabetza-erregistroan inskribatuta | 45 |
1. poligonoko 98. lurzatia | Norte kalea, zk.g. | 844,00 | 63,99 | José Luis Erviti Senosiasin NANa: 15701853Y (%50) Purificación Lizarraga Iribarren NANa: 15701868K (%50) | Ez dago jabetza-erregistroan inskribatuta | 45 |
1. poligonoko 99. lurzatia | Leizeaga, 2 eta 4 | 649,88 | 0,35 | Alvaro Yoldi Yoldi NANa: 33437032T (%50) Jesús M.ª Yoldi Yoldi NANa: 33424269W (%50) | 145. orrian inskribatuta dago, 3637. liburukia, 2636. finka 70. orrian inskribatuta. 3207. liburukia. 2496. finka Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa | 45 |
1. poligonoko 101. lurzatia | Campanas kalea, zk.g. | 719,00 | 48,12 | Ana M.ª Erviti Senosiain NANa: 15701871R (%100) | 25. orrian inskribatuta. 4329. liburukia 2830. finka. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroa | 45 |
Bide lurzatiak | Leizeaga | - | 2,29 | - | Jabari publikoa | 45 |
Norte kalea, zk.g. | - | 4,09 | - | Jabari publikoa | 45 |
L1316686 |
Iragarkiaren kodea: L1316686