238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Katastroko balorazioaren txostenaren proposamena. Onespena

Allingo Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Allingo udal mugapeko balorazio txostenaren proposamen berria.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Allinen, 2013ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1316856