238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 595/2013 prozedura

Clara Aguirrezabal Arana andrea, Bilboko Lan arloko 8. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Francisco Javier Salazar Corcuera jaunak eskaturik, prestazioak direla-eta, GSINen, La Cocina de Antaño, S.L.ren, La Cocina de Castejón, S.L.ren, Mutua Asepeyoren eta GSDOren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 595/2013 autoetan, honako dekretu hau eman da:

Dekretua:

Eman duen idazkari judiziala: Clara Aguirrezabal Arana andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2013ko azaroaren 21ean.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Jarduketa hauetan adierazi da judizioaren egintza 2013ko abenduaren 19an eginen dela, 09:15ean.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 83. artikuluko lehen atalak xedatzen duenaren arabera, bi aldeek eskaturik edo idazkari judizialaren aurrean frogaturiko arrazoiengatik soilik eta behin bakarrik eten ditzake idazkari judizialak adiskidetze eta judizio egintzak.

Kasu honetan, uste da badagoela arrazoi justifikatu bat etetea dekretatzeko.

Xedapen zatia:

2013ko abenduaren 19rako judizioa eteten da.

Ezin da beste data bat finkatu, auzi-jartzaileak Doako Laguntza Juridikoa eskatu baitu. Data finkatzea eragozten duten arrazoiak amaitzen direnean ezarriko da.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurkaratzeko modua: bulego judizial honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsogileak ebazpenari zer arau-hauste egozten dion adierazi behar du (LJLaren 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa jartzeak ez du etengo errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta La Cocina de Castejón, S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon, 2013ko azaroaren 22an.–Idazkari judiziala, Clara Aguirrezabal Arana.

Iragarkiaren kodea: J1316959