238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 1066/2013

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 1066/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Cervecería y Restaurante Isara, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, 2013ko abenduaren 20ko 10:30ean izanen den judiziorako (101. judizio aretoa, 1. solairua), honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2013ko azaroaren 28an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1316929