238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 2280/2013 prozedura

Alberto Pulido Igea jauna, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 2280/2013 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Francisco Hernández Ramosi zitazioa egitea heldu den abenduaren 19ko 11:30ean ager dadin 302. judizio aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela ohartarazten zaio.

Eta jasota gera dadin eta Francisco Hernández Ramosi zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko abenduaren 5ean.–Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1317045