238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Eulzko UE-6 exekuzio unitateko konpentsazio batzordea eratzeko estatutuak eta jarduketa oinarriak. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin bilkuran, hartu zuen ondotik ematen den erabakia:

“Eulzko UE-6 exekuzio unitateko konpentsazio batzordea eratzeko estatutuak eta jarduketa oinarriak onetsi ziren 2013ko irailaren 4an egin osoko bilkuran. Horren iragarkia 2013ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 19an, baita Udalaren oholean, Diario de Navarran eta Diario de Noticiasen ere, ukituriko jabe guztiei banan banako jakinarazpena egiteaz gain. Horren gaineko espedientea ikusirik, inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 162. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 127. artikuluan xedatuarekin bat,

ERABAKI DA:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Eulzko UE-6 exekuzio unitateko konpentsazio batzordea eratzeko estatutuak eta jarduketa oinarriak, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduaren 162. artikuluan xedatuarekin bat, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluari dagokionez, eta orobat onestea etorkizuneko konpentsazio batzordearekiko atxikimendua.

Bigarrena.–Christophe Felipe Caro Alcalde Udalaren ordezkari izendatzea batzordeko zuzendaritza organoan, eta Oscar Iriberri Sanza, berriz, haren ordezko, 5/2002 Foru Legearen 164.3 artikuluan eta Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 3. atalean ezarritakoa bete beharrez.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta hura jakinaraztea, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduaren 162.4 artikuluarekin bat.

Laugarrena.–Konpentsazio batzordeari atxikimendurik erakutsi ez dioten jabe ukituei errekerimendu egitea, hilabeteko epean bertan sartzeko eskaria egin dezaten, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

Erabaki honen kontra, administrazio bidea agortzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Amillaon, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1316855