2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2013ko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2014ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarriari jarraikiz, harat igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluak, delako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean agerian iragarkia aitzinetik paratuta, herritarrek edo interesdunek komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta plantilla behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, delako plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Urrotz-Hirian, 2013ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1316924