238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2013ko azaroaren 26an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2014ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Urrotz-Hirian, 2013ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1316922