2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak, 2013ko azaroaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2013ko aurrekontu orokor bakarrean, kreditu gehikuntza bat baita.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Urrotz-Hirian, 2013ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1316819