2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu gehikuntza.
Gastuak goititzea:
6. kapitulua.–1.121.62301 kontu-saila: “zerbitzuetarako makineria eta lanabesak”: 7.000,00 euro.
6. kapitulua.–1.121.62500 kontu-saila: “bulegoko altzariak eta ekipoak erostea”: 7.000,00 euro.
Diru-sarrera goitituak:
Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:
8. kapitulua.–14.000,00 euro.
Urrotz-Hirian, 2013ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1316818