238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO gizarte zerbitzuen MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzea

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2013ko azaroaren 20an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2013ko abuztuaren 7an eginiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesuari, 2013ko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren babespean; foru lege horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzen da.

Ikusirik hartutako eskaerak; kontuan harturik plantilla organikoa eta ikusirik Idazkaritzak eginiko txostena, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Erabakitzea 1. eranskinean agertzen diren langileen sarrera Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua.

Bigarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

Hirugarrena.–Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

Laugarrena.–Sarrera egiazki gertatuko da 2013ko azaroaren 20an, Alizia Sagaseta Irigoien andrearentzat izan ezik, harentzako eragina lanera itzultzen den egunean hasiko baita.

Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko Foru Legearen 6.2. artikuluan aurreikusia bete beharrez.

Etxalarren, 2013ko azaroaren 22an.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

1. ERANSKINA

IZEN-DEITURAK

LANPOSTUA

MAILA

ANTZINATASUNA

FUNTZIONARIO GRADUA

Jokin Apezetxea Azkarate

Gizarte langilea

B

2007/10/24

1

Alizia Sagaseta Irigoien

Gizarte langilea

B

2005/07/09

3

Pilar Fagoaga Yanci

EEZ Familia langilea

D

1994/11/07

3

Francisca Ramona Ordoki Ubiria

EEZ Familia langilea

D

1999/03/24

3

M.ª José Sagartzazu Iguzkiagirre

EEZ Familia langilea

D

1986/08/13

5

Iragarkiaren kodea: L1316795