238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AUÑAMENDI GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko enplegatuak funtzionario bilakatzea

Auñamendi Mankomunitateko buruak, 2013ko azaroaren 14ko ebazpenaren bidez eta Batzarrak eta Batzorde Iraunkorrak behar bezala sostengaturik, erabaki hauek hartu ditu, bertzeak bertze:

1. Auñamendi Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea, 2013ko ekainaren 30az geroztik. 1. eranskinean agertzen dira, betetzen duten lanpostua, maila, antzinatasuna aitortua eta funtzionario gradua adierazirik.

2. Erabaki hau jakinaraztea eskatzaile guztiei eta orobat Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. 1. eranskineko zerrendan agertzen diren langileek, funtzionario bihurtu baitira, orain arteko lanpostuari atxikirik jarraituko dute eta jasoko dituzte Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan eta hura garatzeko xedapenetan funtzionarioendako ezarritako ordainsariak.

Auritzen, 2013ko azaroaren 14an.–Mankomunitateko burua, Orreaga Urtasun Alegre.

1. ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

ANTZINATASUNA

GRADUA

Orbaiz Barberena, Sagrario

Administrari-ofiziala

D

1986/10/09

3

Ampo Echeverría, Lourdes

Familia-langilea

D

1997/03/03

3

Iragarkiaren kodea: L1316961