2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGUILAR KODES
Alkatetza bertze baten esku uztea
2013ko azaroaren 29an, Aguilar Kodesko Udaleko alkate udalburuak 113/2013 Ebazpena eman zuen. Haren bidez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan jasotako aurreikuspenen babesean, Carlos Pérez Díaz de Cerio alkateordeak bere gain hartuko ditu alkateari dagozkion eginkizun guztiak; izan ere, hura herritik kanpo izanen da, 2013ko abenduaren 1etik 8ra, biak barne.
Aguilar Kodesen, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1316834