238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea

Atarrabiako Udalak, 2013ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

“Udalbatzak, 2013ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen funtzionario bilakatzeko prozesua hastea, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean xedatuaren babespean. Erabaki hori berretsi zen 2013ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Ikusirik hartutako eskaerak; kontuan harturik plantilla organikoa eta ikusirik Idazkaritzak bidalitako txostena, erabaki da:

Lehenbizikoa.–Erabakitzea 1. eranskinean agertzen diren langileen integrazioa Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan, adierazirik lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua.

Bigarrena.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

Hirugarrena.–Langile hauei aplikatzeko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

Laugarrena.–Langile guztiak data berean integratuko dira eta 2013ko uztailaren 1etik aitzina du eragina.

Borzgarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.”

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko Foru Legearen 6.2. artikuluan aurreikusia bete beharrez.

Atarrabian, 2013ko urriaren 31n.–Alkatea, Pedro Gastearena García.

1. eranskina

Integratzen diren langileen zerrenda

IZEN OSOA

LANPOSTUA

MAILA

ANTZINATASUNA

GRADUA

Alonso Astondoa; Fermín

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

2003/12/04

2

Arocena Garcés; Rosario

Garbiketa

E

1992/04/06

4

Azpíroz Arandia; Sebastián

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

2001/08/02

2

Elorz Ripa; M.ª Romero

Familia-langilea

D

2000/03/03

3

Erro Beorlegui; David

Eskolazain elebiduna

D

1998/02/27

3

Escudero Jaca; Ainara

Haur hezitzailea

C

2007/03/25

1

Espinal Tellechea; Santiago

Obra arduraduna

D

1995/11/01

3

Gorriz Ederra; Arantzatzu

Haur hezitzailea

C

1999/07/15

3

Iruretagoyena Hernandorena; Jesús

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

2008/04/01

1

Legarra Beunza; Amaia

Haur hezitzailea

C

2008/07/28

1

Moler Mancho; Eduardo

Giza Baliabideen Zuzendaria

A

2001/11/05

2

Olóriz García; Olga

HLZko informazioko ofiziala

C

1994/01/23

3

Sánchez Uribarri; José

HLZaren arduraduna

B

2004/04/19

2

Iragarkiaren kodea: L1316846