238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Jarduerarako lizentzia

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Carmen Vicente Ganuza. Jarduera: PVCa tratatu eta prozesatzeko instalazioa ezartzea. Tokia: 1. poligonoko 960. lurzatia, Villatuertan.

Villatuertan, 2013ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1316769