238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Gizarte-ekipamenduen udal zerbitzu publikoa
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2013ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Gizarte-ekipamenduen udal zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzan.

Honen bidez, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erregelamenduan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2013ko azaroaren 29an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1316845