238. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

2014rako aldaketa zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2014an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Jendaurrean egonen da gutienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2014rako aldaketa horiek zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

San Adrianen, 2013ko azaroaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1316904